Haur eskoletan gurasoen kuota igo egin dela salatu du EILAS sindikatuak

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 0-3 urteko zentro publikoetan %5 egin du gora familiek ordaindu beharrekoak

Erredakzioa
2012ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
EILAS sindikatua ez dago ados Eusko Jaurlaritzako Haurreskolak patzuergoak hartu erabakiarekin. %5 igo du haur eskola publikoetan gurasoek ordaindu beharreko kuota; hala salatu du sindikatuak. «Ondorioz, zortzi ordu arteko egonaldiagatik, urtean 2.288 euro ordaindu behar dute gurasoek haur bakoitzeko».

EILASek kritikatu du, halaber, izena ematerakoan 148 euroko kuota aurreratu behar izaten dutela gurasoek. «Eta, atzera egiten duten gurasoek berriz ere izena eman nahi badute, sei hilabeteko denbora dute horretarako, baina egon ez diren hilabeteak ordainduz gero». 0-3 zikloak doakoa behar duela erantsi du sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.