Berdintasuna

Haur eta nerabeei helarazten zaizkien mezu sexistetan jarri du arreta Emakundek

Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpaina aurkeztu du. Berdintasun eza ez da berez sortzen: egin egiten dugu da aurtengo leloa. [Youtube]https://youtu.be/Aqr0CYa_izA[/Youtube]

aitor biain
2016ko otsailaren 29a
13:22
Entzun

Neska eta mutil gazteen artean desberdintasunak eragiten dituzten mezuez ohartaraziko du aurten Emakundek. Hain zuzen, haur eta nerabeek egunerokoan jasotzen dituzten mezu sexistak izango dira Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpainaren ardatz. Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Ana Alberdi idazkari nagusiak eman dute kanpainaren berri. Egunerokoan dauden desberdintasunak hautematea du helburu kanpainak, eta Berdintasuna ez da berez sortzen: egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna da leloa.

Neskek eta mutilek mezu desberdinak jasotzen dituztela salatu nahi du Emakumearen Euskal Erakundeak. Izaskun Landaidak azpimarratu du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, oldarkortasunari, arrakastari, anbizioari eta sentimenduak ukatzeari buruzkoak; alegia, neskek “bai polita nire neska!” eta halako mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, “nire txapelduna!” bezalakoak.

Emakundeko zuzendariak gogorarazi du desberdintasuna “ikasi” egiten dela, eta, horrenbestez, “guztion” esku dagoela horri aurre egitea: “Gogoeta egin behar dugu helarazten dizkiegun mezuei buruz, erakusten ari gatzaizkien ereduei buruz". Eta gaineratu du "nork bere esparruan" landu dezakeela berdintasuna. "Gizartea osatzen dugun guztion egitekoa da”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.