EAEko Arartekoaren barruan dagoen haur eta nerabeentzako bulegoak 313 kexa bideratu zituen iaz, eta hamairu dosier zabaldu zituen. Kexen %20 adingabeek jarri zituzten, eta gainontzekoak gurasoek. Zenbaketa horretan ez dira sartzen diru sarrerak bermatzeko eta gizarte bazterketaren kontra borrokatzeko tresnen gainean hainbat familiak egin dituzten 1.010 kexak. Baina bulegokoek gogorarazi dute kontuan hartzekoak direla.
Kexen artean, %46 hezkuntza alorrari lotutakoak dira, eta %25 gizarte zerbitzuen ingurukoak. Gainontzekoak justiziari, osasunari, erroldari eta kulturari daude lotuta, besteak beste.