Jaio berriaren negarra entzun dutenean konturatu dira haurtxoa bertan zegoela. Bizilagun batek larrialdi zerbitzuetara hots egin du eta Irurtzungo osasun zentrura eramateko esan diote. Handik eraman dute Iruñeako ospitalera.
Larrialdi zerbitzuetara dei egin duen emakumearen hitzetan jaio berria bere jantzi eta guzti topatu dute eta mantatxo bat ere bazuen.
Foru Polizia Judizialeko agenteak hartu dute gertatutakoa ikertzeko ardura.
Gertaera
Haur jaio berri bat aurkitu dute Irurtzunen edukiontzi batean utzita
Zabor edukiontzi batean haur jaio berri bat topatu dute gaur Irurtzungo (Nafarroa) bizilagunek. Haurra, "bizirik, baina hipotermiarekin" Iruñeako ospitalera eraman dute Nafarroako Foru Poliziak jakinarazi duenez. Irurtzungo Elizpe kaleko zabor edukiontzi baten ondoan zegoen. Jaio berria aurkitu dutenean hotz egiten bazuen ere, itxuraz ondo zegoela azaldu dute lekukoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu