haur lapurtuen auzia

Haur lapurtuen auzia ikertzeko batzorde bat sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Legebiltzarkideek aho batez onartu dute EAk egindako proposamena. Patxi Lopez lehendakaria SOS Haur Lapurtuak elkarteko kideekin bildu da. Frankismo garaian lapurtutako haurren senideek adierazi dute adi egongo direla Jaurlaritzak eta alderdiek adostutako konpromezuak betetzen dituztela ziurtatzeko. 

2012ko otsailaren 16a
18:11
Entzun

Haur lapurtuen auzia ikertzeko batzorde berezi bat sortzea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Aho batez onartu dute EAk egindako proposamena. 1940 eta 1990 urteen arteko lapurreten eta legez kanpoko adopzioen inguruan lan egingo du batzordeak.

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak nabarmendu du talde guztien arteko akordioa, sorrerak "legediaren ikerketa zehatza ahalbidetuko duelako". Horrekin batera, "Legebiltzarrari aukera emango dio legedian erreforma eta aldaketak proposatzeko, etorkizunean berriro halakorik gerta ez dadin".

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Idoia Mendia justizia sailburua SOS Haur Lapurtuak elkartearekin bildu dira 12:00etan, garaian inguruan aritzeko.

Bileraren ondoren, Cecilia Losa Frankismo garaian lapurtutako haur baten senideak adierazi dute adi egongo direla Jaurlaritzak eta alderdiek adostutako konpromezuak betetzen dituztela ziurtatzeko. Gaineratu dute Osakidetzak medikuen txostenetara sarbidea "zailtzen" dituela. Ildo horretan, "oztopo guztiak" bukatzeko beharra azpimarratu dute. 

Flor Diaz SOS Haur Lapurtuak elkarteko presidenteak lehendakariaren babesa eskertu du, baita justizia, osasun eta barne sailburuek adostutako elkarlana. Bestalde, babes ekonomikoa eta batzartzeko tokiak eskatu dizkio Diezek Jaurlaritzari, baina Mendiak esan du Jaurlaritzak ezin duela halakorik eman. Hala ere, aurreratu du Irungo udaletxea eta Gipuzkoako Foru Aldundia harremanetan direla toki bat luzatzeko eta, Gasteizen ere, lehendakariak hala eskatuta, batzartzeko toki bat emateko eskatuko diola Basagoitik Javier Maroto alkateari. 


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.