Haur lapurtuen auzia ikertzeko eskatu du EAk
GASTEIZ.Eusko Legebiltzarrak frankismoa eta 1980ko hamarkada artean ustez lapurtu zituzten haurren kasuak ikertuko dituen batzorde bat sortzeko eskatu du EAko legebiltzarkide Juanjo Agirrezabalak: «Batzordeak biktimei eragindako kalteak ordaintzeko neurriak proposatu behar ditu». Biktimek agerraldia egingo dute datorren astean Gipuzkoako Batzar Nagusietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu