gizartea

Haur lapurtuen auzian, haur baten gorpua hilobitik atera dute gaur goizean, DNA proba egiteko

Amak iaz jarri zuen salaketa, erditzea irregulartasunez beteta egon zela argudiatuta, eta beti izan du alaba lapurtu ziotelako susmoa.

2012ko urtarrilaren 10a
14:51
Entzun

Gaur goizean, 1977an jaio zen haur baten gorpua hilobitik atera dute Donostiako Polloe hilerrian, amak salatu duen moduan alaba lapurtu ote zioten argitzeko. Goizeko zortzi eta erdietan ziren gorpuzkinak ateratzekoak, eta horren ostean DNA probak egingo dizkiote, hilobiratutakoa alaba duen argitzeko.

Noticias de Gipuzkoa egunkariak gaur jakinarazi duenez, amak iazko apirilean jarri zuen salaketa, eta epaileak gorpuzkinak aztertzeko nahiko oinarri badagoela argudiatuta eman du ateratzeko agindua. Amak salatu zuen erditzea irregulartasunez betea egon zela eta beti izan duela alaba lapurtu ziotelako susmoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.