Haur lapurtuen auzian ikerketa hasi du Fiskaltzak
GASTEIZ. EAEko Fiskaltzak ikerketa hasi du haur lapurtuen kasua argitzeko. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuorde Maria Victoria Cintok. «Esku hartzea erabaki du Fiskaltzak, eta eginbideak hasi ditu», esan du. Espainiako Fiskaltzak ez zuen onartu salaketa guztiak bateratzea, eta erkidegoetako fiskalei agindu zien kasuak aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu