Haur pornografia zabaltzea egotzita, bi gizon atxilo Donostian eta Bilbon

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 28a
00:00
Entzun
Haur pornografia zabaltzea leporatuta, gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Bilbon eta beste bat Donostian. Atxilotuek 49 eta 56 urte dituzte, eta, besteak beste, haur pornografiari lotutako 826 bideo eta 164 argazki artxibo atzeman dizkiete.Auziari lotuta, beste emakume bat atzeman dute Madrilen.

Guardia Zibilak emandako datuen arabera, iazko otsailean hasi zuten ikerketa. Nahi gabe haur pornografia zuen film bat ordenagailura ekarri zutela salatu zuten bi herritarrek. Polizia gertatutakoa ikertzen hasi zen, film hori sarean nork jarri zuen eta zein ordenagailutik egin zuen argitzeko.Hiru ordenagailutatik egin zela ikusi zuten, eta elkarren artean lotura zutela. Horren karietara egin dituzte atxiloketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.