Gizartea

Haur pornografiaren kontrako operazio batean pertsona bat atxilotu dute Irunen

Nafarroan bi etxe miatu dituzte, eta bi lagun inputatuta geratu dira; umeei egindako sexu erasoen bideoak partekatzen aritzea egozten diete

arantxa iraola
2014ko abenduaren 15a
10:18
Entzun

Espainiako Poliziak egindako operazio bat da, Euskal Herritik haragokoa; denera 21 etxebizitza arakatu dituzte, eta 13 dira atxilotuak. P2P sareen bidez pedofiliarekin lotutako materiala zabaltzen ibiltzen ziren pertsonen aztarna jarraitu, eta halaxe bideratu dituzte ikerketaren urratsak. Hamar hilabete inguru egin dituzte zantzuei segika atxiloketak egin aurretik.

Ikertzen jarraitzen dute poliziek; argitu nahi dute, haur pornografiako materiala zabaltzeaz gain, atxilotutako pertsonek bideo horiek ere ekoizten zituzten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.