Emakumeen kontrako indarkeria

Haurdun dagoen bere emaztea kalean jotzea leporatuta, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen

2006ko abenduaren 28a
17:25
Entzun
27 urteko gazte bat atxilotu du bart Udaltzaingoak, Gasteizen. Haurdun dagoen bere emaztea kalean bertan jotzea leporatu diote.

Udaltzaingoak azaldu duenez, Gasteizko Independentzia eta Bakea kaleen arteko bihurgunean lanean ari ziren udaltzainek oihuak entzun zituzten aurreneko kalean, eta emakumezko eta gizonezko bat indarrean ari zirela ikusi zuten.

35 urteko emakumezkoak ahotik odola botatzen zuen. Banandu egin zituzten, eta anbulantziari deitu zioten. Lekukoek baieztatu zuten gizonezkoak emakumezkoa jo zuela.

Udaltzain bati emakumezkoak azaldu zionez, ahoan, buru atzean eta gerrialdean jo zuen gizonezkoak, eta gainera, ez zen jotzen zuen aurreneko aldia. Erietxera eraman zuten, eta handik polizia-etxera, baina ez zuen salaketarik jarri. Gizonezkoa atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.