emakumearen kontrako indarkeria

Haurdun zegoen emakume batek umea galdu du senarrak jipoituta

23 urteko altsasuar bat atxilotu dute emaztea jipoitu ondoren. Emakumea haurdun zegoen, eta Iruñeko Bideko Amaren erietxean artatu zuten. Odoljarioa zuen bajinatik, eta, ondorioz, umea galdu zuen.

2004ko irailaren 1a
17:42
Entzun
Igandean jazo ziren gertakariok. Foruzaingoak Altsasuko (Nafarroa) udaltzainen bidez jakin zuen ustez senarrak jipoitutako andre bat Iruñeko Bideko Amaren erietxera eraman behar izan zutela. Ospitale horretako iturriek hala zela baieztatu zuten, eta, gainera, emakumea haurdun zegoela eta kolpeen ondorioz haurra galdu zuela azaldu zuten.

Ustezko erasotzailea, emakumearen senarra, Burlatan (Nafarroa) atxilotu zuten foruzainek. Epaileak sei hilabeteko urruntze agindua ezarri dio gizonari; epe horretan ezingo du emaztearengandik 300 metrora hurbildu.

Era berean, iaz bikote beraren inguruan diligentziak ireki zituela jakinarazi du Foruzaingoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.