Hego Euskal Herriko gurasoei seme-alabak D ereduan matrikula ditzaten dei egin die Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko eredutik gertuen dagoena dela esan du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, eta aurrematrikulazio kanpainan horren alde egiteko eskatu du.
A eta B ereduek ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko helburua betetzen ez dutela gogorarazi du Bilbaok. Dena den, euskara irakas hizkuntza izan behar duela berretsi arren, beste hizkuntzak ikastearen garrantzia gogorarazi du.
Bestalde, Nafarroan D ereduak izan duen matrikulazio jaitsierarekin kezkatuta agertu da Kontseilua, eta hizkuntza elkarren artean lehian jartzearen ondorioa dela uste du.
Haurrak D ereduan matrikulatzeko eskatu du Kontseiluak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu