Haurren minbizia ikertzeko, diru gehiago eskatu dute
GASTEIZ. Umeekin elkarteak, minbizia duten haurren gurasoak biltzen dituen elkarteak, kasu horiek ikertzeko diru gehiago jartzeko eskatu die erakunde publikoei. Elkartearen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako umeen %75ek gainditzen dute minbizia, baina guztiek gainditzeko itxaropena azaldu du taldeak. Umeen minbizia gaixotasun arraroen artean egotea kaltegarritzat jo du elkarteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu