Haurren zaintzarako Jaurlaritzaren egitasmoa kritikatu du Giarbik
Joan den astean Gemma Zabaleta Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuak eta Loli Garcia Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak haurren zaintzarako aurkeztu zuten egitasmoaren gaineko kezka erakutsi du Giarbi Euskadiko Haur Eskola Pribatuen Elkarteak. Haurrek beren etxetik eramandako dieta pertsonalizatuak izateari egin diote kritika, besteak beste. Helburua zerbitzua «merkatzea» dela susmatzen du Giarbik, catering zerbitzu batek zein bertatik bertarako sukaldeak haurren adinari egokitutako elikadura bermatuko bailukete. Jaurlaritzak erantzun dio Giarbiri proiektua proba fasean dela, konpetentzia eragiteko asmorik ez duela eta lanpostuak sortzeko aukera ona izan daitekeela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu