Haurreskolak partzuergoak eta LAB eta EILAS sindikatuek sinatutako ituna «atzerapausoa» da, ELAren iritzian. Haren arabera, patronalak gauza bakarra onartu du: soldatak murriztea legez kanpokotzat jo zuen epaiaren aurka jarritako helegitea kentzea. «Hitzarmena eta epaitegiek esan dutena betetzea besterik ez da hori. Non da lorpena?», dio sindikatuak.
LABek eta EILASek sinatutako akordioan, Haurreskolak partzuergoak hitzeman du batzorde bat sortuko duela, eskola bakoitzeko lan baldintzak aztertzeko. Hutsala da neurri hori, ELAren ustez: «Murrizketek bere horretan jarraitzeko txeke zuria eman zaio patronalari». Akordioa ez du onartu sindikatuak, beraz. Gaurko zuten grebara deitua.
Haurreskolak sareko ituna «atzerapausotzat» jo du ELAk, eta ez du onartu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu