ABORTUA

Hausturarik ez PPn abortuaren legea erreformaren aurkako bozketan

Gallardonen legea erretiratzearen aurkakoak izan dira 183 boto. UPNk, Uniok eta Foro Asturiasek aurka bozkatu dutela esan dutenez, PPko lau diputatu lirateke boto hori eman ez dutenak.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko otsailaren 11
22:31
Entzun

PSOEk eskatuta eztabaidatu dute proposamena. Alberto Ruiz Gallardon ministroaren lege proiektua atzerapausoa delakoan, hura atzera botatzeko legez besteko proposamena zen. Aurrera ez zela aterako ziurra zen, PPk baitauka gehiengo osoa kongresuan. Gakoa zen PPn bertan haustura dagoela irudikatzea. Horretarako, botoa isilpean ematea eskatu zuen PSOEk, horrela lortu nahian PPko diputatu batzuek alderdiaren ildoari ez jarraitzea.

Haustura irudirik ez da izan, ordea. Erabat argitzeko dago bakoitzaren botoa, sekretua baita. UPNko, Foro Asturiasko eta Unioko diputatuek esan dute erretiratzearen aurka bozkatu dutela: zortzi boto. Kontuan izanda 183 izan direla aurkako botoak, 174 falta dira. Eta PPko 178 diputatu zeuden parlamentuan. Ez dute argitu zer bozkatu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.