Urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztutako alderdi edo koalizio bakoitzak kanpainan gehienez ere 1,5 milioi euroko gastua egin ahal izango du, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio sailburuak esan duenez. Hain zuzen, gastu muga 1.540.745,15 eurokoa izango da.
Araban soilik aurkeztuko diren alderdientzat gehieneko kopurua 340.669,95 eurokoa izango da. Bizkaian aurkezten direnentzat, 694.355,32 eurokoa. Eta Gipuzkoan aurkezten direnentzat, 505.719,88 eurokoa.