Hauteskunde batzordeak dio alderdiei soilik dagokiela Amaiur sortzea

Batzordearen arabera, independenteek ezin dute sorreran parte hartu, baina hautagai izan daitezke

Erredakzioa
2011ko urriaren 11
00:00
Entzun
Albiste agentzien arabera, Espainiako Hauteskunde Batzordeak Amaiur koalizioko ordezkariei jakinarazi die alderdiei soilik dagokiela Amaiurren erregistroa egitea. Batzorde horren arabera, koalizioko independenteek ezin dute parte hartu koalizioaren sorreran, baina horrek ez du esan nahi ondoren zerrendetan sar ez daitezkeenik. Koalizioa Alternatibak, Aralarrek, ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak osatzen dute, eta idatzi horretan gogorarazi diete Hauteskunde Legearen 44.2 artikuluaren arabera «alderdiei eta federazioei soilik» dagokiela koalizio bat osatzea, ondoren elkarrekin hauteskundeetan joateko.

Espainiako hauteskunde batzorde horren arabera, ez elkarteek ez bestelako talde edo independenteek ezin dute parte hartu koalizio baten sorreran. Independenteek hauteskundeetarako zerrendak osa ditzakete. Dena den, debeku horrek eduki dezake eragina koalizioaren barruan diru laguntzak jasotzeko orduan.

Hamar minutu EITBn

Era berean, batzordeak jakinarazi du Amaiurrek kanpainanhauteskunde propaganda zabaltzeko hamar minutu izango dituela EITB Euskal Irrati-Telebistan. Espainiako Hauteskunde Batzordeak argitu du aurreko bozetan Kongresuan edo Senatuan ordezkaritza lortu ez duten alderdiek edo koalizioek «hamar minutu» dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.