UPDren helegitea onartu du Hauteskunde Batzordeak, eta EH Bilduren iragarki tartea murriztu du. EH Bilduk azaldu duenez, tarte horien bi herenak galduko ditu EITBn. 30 minutuko tartea zuen; orain, berriz, hamar minutukoa. EITBk azaldu duenez, batzordeak erabakitakoa bete behar dute. Azkeneko Europako Hauteskundeetarako emaitzak kontuan hartuta hartu dute erabakia. BNG ere kaltetua suertatu da.
UPDk salatu zuen EAk eta Aralarrek 2009ko hauteskundeetan izandako emaitzen arabera banatu zituztela iragarki tarteak EITBn eta RTVEn. Orduan Independistak eta Ezkertiarrak izeneko koalizioan aurkeztu ziren ERC, BNG, Berdeak eta CHA alderdiekin batera. Erabakiak ez die eragingo RTVEko iragarki tarteei, haiek emanak dituztelako.