Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Hauteskunde mahaietako kideen zozketa, bihar
ERREDAKZIOA. Bihar hasi eta hurrengo asteazkenera arte,urriaren 21eko bozetan izango diren 2.778 hauteskunde mahaiak osatuko dituztenkideak eta horien ordezkoak izendatuko dituzte. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udaletan egingo dira zozketa publikoak, eta guztira 24.500 lagun hautatuko dituzte. Mahaikide izatera deitu ahal izango da udalerrian erroldatuta dagoen eta irakurtzen eta idazten dakien 70 urtetik beherako edozein pertsona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu