Gaur Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeei jarraipen berezia ari zaie egiten BERRIA.INFO, emaitzak, albisteak, erreakzioak eta abar emanez. Gainera, 20:30etik aurrera BERRIA Telebistaren zuzeneko saioa hasi du, Andoaingo erredakziotik: Idurre Eskisabel zuzendariordearekin dira Lorea Agirre eta Mikel Elortza analistak, eta zuzeneko konexioak egiteko asmoa ere badute.
Herenegun ere egin zuen telebistako zuzeneko saioa BERRIAk: bozei buruzko solasaldian aritu ziren Felix Iriarte kazetaria eta Asier Etxenike soziologoa, Eskisabelekin. Telebistako aurreko zuzeneko programa duela hilabete egin zuen BERRIAk, ETAk borroka armatua bukatu zuela iragarritakoan.
BERRIA egunkaria bihar kalean izango da, hauteskundeen berri emanez.