Hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea ez dio onartu Parisko Dei auzitegiak Gabi Mouesca Iparretarrak taldeko preso ohiari. Frantziako Senaturako bozketetan aurkezteko pausoa egin zuenean, hauteskundeetan parte hartzeko debekua jakinarazi zion Justizia Ministerioak iazko agorrilaren 8an. Mouescak berehala pausatu zuen helegitea Parisko Dei auzitegian eta, jakin berri duenez, atzera bota diote helegitea.
Kasazio Gortera joko duela jakinarazi du, eskubide politikoak ukatu dizkiotela iritzita. Auzitegi horrek ere helegitea ez badu onartzen, preso ohiak 2032. urteko azaroa arte ezingo du berreskuratu bozka eskubidea; hots, 71 urte izan arte.
Nahiz epaileak 2001ean zehaztu, Mouescaren kaleratzearen ondotik, hark legezko aktibitateak dauzkala, "egindako urraketa kopurua ikusiz eta horietariko batzuen larritasun izugarri handia kontutan harturik", hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea ukatu behar zaiola ondorioztatu du epaileak.