"XXI.mendeko Gipuzkoaren proiektua da hau", azaldu du Espelek. Proeiktua gauzatzen ez bada "krisi handia" ekarriko lukeela uste du Portu Agintaritzako presidenteak. Honen iritziz Gipuzkoak "ezin du bizi portu modernorik gabe". Proiektua burutzen bada ziklo konbinatuko zentrala eraiki ahal izango da.
Jose Igancio Espel Pasaiako Portu Agintaritzako presidenteak, Marcos Antuña HC Energia izeneko enpresako poiektu eta inbertsioetarako zuzendariak, Enrique Palomino Naturgaseko Energia, garraio eta banaketa zuzendariak eta Felix Iraola Gipuzkoako Merkataritza Ganberako zuzendariak aurkeztu dute gaur proiektua. Ziklo konbinatuko zentralak gas naturala erabiltzen du eta elektrizitatea sortzen du bi turbina erabilita. Espelek agertu duenez, "HC Energia enpresak energia garbiarekin egiten du lan eta horiek ez dute arazorik ekartzen herritarrentzat".
Bestalde, Marcos Antuña HC Energiako ordezkariak azaldu duenez, ez dute beste lekurik pentsatu zentrala ezartzeko. Antza denez, Pasaiako kanpo portua leku "egokia" da zentrala jartzeko.
Pasaiako kanpo portua
HC Energia enpresak Pasaiako portu berrian ziklo konbinatuko zentrala eraikitzeko proiektua azaldu du gaur
HC Energi enpresak ziklo konbinatuko zentral bat eraikitzeko asmoa dauka Pasaiako (Gipuzkoa) portuan egitekontan diren kanpo portuan. HC Energia enpresak Naturgasen bitartez egiten du lan EAEn. Ziklo Konbinatuko zentrala abian jartzeak 400 milioi euroko inbertsioa ekarriko luke. Pasaiako Portu Agintaritzako presidente Jose Ignacio Espelek Pasaiako kanpo portua eraikitzeko beharra azpimarratu du. Kanpoko portuaren proiektua gauzatzea beharrezkoa da zentrala eraiki ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu