Ekaitza

Hegaldiak trabatu ditu haizeteak

Madrildik Loiura zihoan hegazkin bat Forondara desbideratu dute, eta Hondarribitik atera ezinik geratu da Madrilera zihoan bat. Gaur euri eta txingor zaparradak nagusituko dira.

2008ko urtarrilaren 16a
15:04
Entzun
Hondarribiko aireportuan (Gipuzkoa) Madrilera zihoan hegaldi bat bertan behera utzi behar izan dute haize bolada handiengatik. Aireportuak kudeatzen dituen AENA erakundetik azaldu dutenez, egunean zehar Hondarribitik Madrilera beste hamar bat hegaldi daude aurreikusita eta lau Bartzelonara. Hegalde horiek "programatuta" jarraitzen dutela agertu dute AENAko iturriek, aterako direla guztiz ziurtatzerik ez duten arren.

Halaber, Madrildik Loiuko aireportura (Bizkaia) zihoan hegaldi bat desbideratu egin behar izan dute haize bolada handien ondorioz, eta Forondan (Araba) lurrartu du.

Azken orduetan haize bolada handiak dabiltza, batik bat, kostaldean -120 km/h abiadurak iritsi dira leku batzetan-. Adarrak, edukiontziak, eta leku batzuetan zuhaitzak, bota ditu haizeak. Metereologoen arabera, haize boladak apaltzen joango dira piskanaka, eta euri eta txingor zaparradak nagusituko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.