Aerocaribean konpainiako hegazkin batek istripua izan du bart, eta hegazkinean zihoazen 61 bidaiariak eta zazpi langileak hil dira. Kubako telebistak jakinarazi duenez, ez dago bizirik iraun duen inor, eta erreskate taldeak hasi dira hildakoen gorputzak aurkitzen. Santiago eta La Habana arteko 883 hegaldia egiten ari zen ATR-72 hegazkina, Sancti Spiritus probintzian erori da, nekazal inguru batean. Kubako agintariek jakinarazi dutenez, 40 dira kubatarrak eta gainontzeko 28ak, atzerritarrak.
Oraindik zehaztu gabe dago zeintzuk izan diren istripua eragin duten arrazoiak, baina lehen hipotesien arabera eguraldi txarrak zerikusia izan dezake, izan ere, Tomas urakana uhartera gerturatzen ari baita. Istripua izan aurretik larrialdi egoera baten berri eman zuten pilotuek, konkaktua galdu aurretik. Gauerdia baino lehen gertatu da istripua. ATR-72 hegazkinak 74 bidaiarirentzako eserlekuak ditu, eta bi pilotuk gidatzen dute.
istripua
Hegazkin batek istripua izan du Kuban, eta barruan zihoazen 68 pertsonak hil dira
Santiagotik La Habanara zihoan hegazkina, eta nekazal inguru batean erori da, Sancti Spiritus probintzian. Istripua eragin duten arrazoiak argitzeke daude, baina eguraldi txarrak izan dezake zerikusirik, Tomas urakana uhartera gerturatzen ari baita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu