HEGAZKIN ISTRIPUA SIMULATU DUTE
Istripu baten itxura egin zuten atzo Loiuko aireportuan (Bizkaia). Hegazkin batek su hartzen zuela, eta barruan zihoazen zortzi bidaiari hilda zeudela itxuratu zuten. AENA Espainiako aireportuak kudeatzen dituen erakundearen Larrialdietarako Planaren karietara egin zuten, eta parte hartu zuten Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek, Osakidetzak, SOS Deiak-ek eta Babes Zibilak. Helburua halako egoerei aurre egiteko prest egotea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu