Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak azaldu duenez, datozen asteetan hegaztien gripearen izurri itxura bat egingo da Bizkaia, Araban eta Gipuzkoan. Hala ere, "lasaitasuna" eskatu zaie kontsumitzaileei eta hegazti haragia kontsumitzen jarrai dezaketela gogorarazi die.
Nekazaritza Sailak, azken egunetan hegaztien gripearen inguran izan den informazio jarioaren aurrean, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak beharrezko neurri guztiak hartu dituela: "Europako Batasunak joan den irailaz geroztik hartu beharreko neurrien gainean emandako aholku guztiak betetzeaz gain, gomendatutako laginketa kopurua ere gainditu da".Nekazaritza Sailaren arabera, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako hegazti ustiapenen %45 aztertu dira, "aholkatutako laginketa kopurua baino gehiago".
Aste honetan, Eusko Jaurlaritzako talde eragileak Italiatik eta Herbehereetatik etorritako adituen azalpenak jasoko ditu.
Hegaztien Gripea
Hegaztien gripearen izurri itxura egingo da Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, datozen asteetan Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan hegaztien gripearen izurri itxura bat egingo da. Azken egunetan hegaztien gripearen inguruan piztu den "interesa" dela eta, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak adierazi du "Europako Batasunak joan den irailetik emandako aholkuak" bete direla gogorarazi du. Hori dela eta, lasaitasunerako deia egin du eta hegazti haragia kontsumitzen jarrai dezaketela gogorarazi die kontsumitzaileei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu