Hego Amerikako presidente ugarik zoriondu dute Chavez

2012ko urriaren 8a
09:06
Entzun

Venezuelako presidente izateko hauteskundeak laugarrenez irabazi ostean, Hego Amerikako hainbat herrialdetako presidenteek zoriondu dute Hugo Chavez. Raul Castro Kubako presidenteak "garaipen historikoa" lortzeagatik zoriondu du Chavez Kubako "Gobernuaren eta herriaren izenean", eta "elkartasun eta babes apurtezina" agertu dio. Castroren hitzetan, Chavezen garaipenak "iraultza Bolivartarraren indarra eta zalantzarik gabeko herritarren babesa" erakusten du.

Modu bertsuan zoriondu du Chavez Rafael Correa Ekuadorko presidenteak. "Gora Venezuela! Gora iraultza Bolivartarra! Gora aberri handia!" idatzi du Correak Twitterren. "Betikoen gezurrak eraitsi" dira Chavezen garaipenarekin, Correaren iritziz.

Evo Morales Boliviako presidenteak esan du Chavezen garaipena "demokraziaren garaipena" dela: "Ez soilik Venezuelan, baizik eta ALBA Amerikako Herrientzako Aliantza Bolivartarreko herrialde guztientzat". Argentinako presidente Cristina Fernandezek ere zoriondu nahi izan du Venezuelako agintaria: "Hugo, gaur esan nahi dizut lurra landu duzula, erein duzula, ureztatu duzula, eta gaur uzta jaso duzula".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.