hezkuntza

Hego Euskal Herrian jaberik gabe geratu da 'Carta a un militar español' lehiaketa

Espainiako Defensa Ministerioak eskoletan antolatu zuen lehiaketa Batxilergoko lehen eta bigarren mailako ikasleentzat.

Maniobra militarrak Bardean. JAGOBA MANTEROLA, ARP
2013ko abenduaren 16a
17:40
Entzun

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak bere webgunean parte hartzera bultzatu bazuen ere, ez Nafarroan ezta Hegoaldeko beste hiru lurraldeetan ere ez du saririk eman Espainiako Defentsa Ministerioak, Cartaaunmilitar.es webgunean jakinarazi duenez.

Aralar-NaBai eta Bilduk Hezkuntza Departamentuaren jarrera kritikatu zuten, "erabat ideologikoa" zelakoan: "Ez dago bideratuta hizkuntza gaitasunak lortzeko, ezta balioen hezkuntzan ezta elkarbizitza baketsuan ere". Lehiaketa Hegoaldeko beste herrialdeetan ere egin zuen Defentsa Ministerioak; BERRIAra Gipuzkoako eskola batera bidalitako gutuna iritsi zen.

Lehiaketak, Militar espainiar bati gutuna izenburupean, "herritar guztien zerbitzura bakearen, segurtasunaren eta giza eskubideen alde" militarrek egiten duten lana azaltzea zuen helburu, eta hori "hobekien" egiten zuten ikasleek iPad bat zuten saritzat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.