Islandiako Eyjafjallajokull sumendiak eragindako errauts lainoak trabak eragiten jarraitzen du, eta gaur eguerditik bihar goizeko ordubiak arte Hego Euskal Herriko aireportuak itxita izango dira, AENA Espainiako Aireportu eta Aireko Nabigazioak goizean jakinarazi duenez. Hasierako aurreikuspena gaur arratsaldeko seiak artekoa zen. Aireportuotara joan behar duten herritarrentzat bi telefono zenbaki jarri ditu: 902 404 704 eta (+34)91 321 10 00.
Miarritzeko aireportua, aldiz, irekita dago, eta "normaltasunez" ari dira lanean, hango iturriek gaur esan dutenez.
Galiziako, Espainiako erdialdeko eta iparraldeko eta Kataluniako iparraldeko aireportuak ere itxi dituzte, AENAren arabera.
Skogar eskualdearen iparraldean dago Eyjafjalla sumendia, eta aurreko erupzioa 1821 eta 1823. urte artean izan zuen.
gizartea
Hego Euskal Herriko aireportuak itxita daude Islandiako errauts lainoagatik
Gaur eguerditik bihar goizeko ordubiak arte egongo dira itxita Eyjafjallajokull sumendiaren eraginagatik. Miarritzeko aireportua zabalik dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu