Justizia

Hego Euskal Herriko epaileek ez dute greba egingo otsailaren 18an

Espainiako hainbat epailek deitutako lanuztearekin bat ez egitea erabaki dute epaileen batzordeek. Halere, Nafarroako epaileek protesta elkarretaratzea egingo dute Iruñean.

2009ko urtarrilaren 22a
13:34
Entzun
Hego Euskal Herriko epaileek ez dute greba egingo otsailaren 18an, atzo iluntzean epaileen batzordeek jakinarazi dutenez.

Hala, ez dute bat egingo Espainiako zenbait eskualde eta herrialdetako (Murtzia, Extremadura eta Zamora) eginiko deialdiarekin. Beren lanerako bitarteko material eta pertsonal gehiago exijitzen dituzte Espainiako epaileek.

Hego Euskal Herriko hiriburuetan nork bere aldetik egin dituzte bilerak herrialde bakoitzeko epaileen batzordeek. Nafarroaren kasuan, greba deialdiarekin bat ez egitea erabaki arren, egun horretarako protesta elkarretaratzean parte hartzea deliberatu zuten. Hala, Iruñeko Justizia jauregi aitzinean protesta egingo dute 13.15ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.