Hegoaldean bihar has daiteke immunoeskasia dutenei eta kimioterapian direnei hirugarren dosia jartzen

Espainiako Lurralde Arteko Osasun Batzordeak onespena eman dio txertoaren hirugarren dosia ziztatzen hasteari, Osasun Publikoko Batzordearen urratsak segituta.

Bihartik hasten ahalko dira Hegoaldean hirugarren dosia ziztatzen. NARONG SANGNAK, EFE
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 8a
21:07
Entzun

Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak atzo erabaki zuen COVID-19aren kontrako hirugarren dosiari buruz; egoki ikusi zuten immunoeskasia duten eriei ematea. Hain zuzen, ideia hori babestu du gaur Lurralde Arteko Osasun Batzordeak, aho batez, eta bihar bertan hasten ahalko dira prozesuarekin Hego Euskal Herrian.

Halaber, Lurralde Artekoak zehaztu egin du zein gaixo sartuko diren hirugarren zizta jasotzen ahalko duten taldeen zerrendan: txertoa hartu dezakete immunoeskasia dutenek, transplanteak izan dituztenek eta tratamendu onkologikoak jasotzen ari direnek. Halaber, batzordeak argitu du ikertzen jarraituko dutela txertaketa beste talde batzuei ere zabaldu beharra ote dagoen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.