Hego Euskal Herriko aireportuetan Loiukoa baino ez zen izan errentagarria joan den urtean, AENA Espainiako Estatuko aireportu sozietateak gaur jakinarazi duenez. 1,71 milioi euroko irabaziak izan zituen Loiukoak, eta Noain, Hondarribi eta Forondakoek, galerak.
Loiu (Bizkaia):
- 1,71 milioi euroko irabaziak izan zituen iaz.
- 2011ko diru sarrerak 45,29 milioikoak, gastuak 37,83 milioikoak.
- 207,86 milioiko aktiboa du.
- Pilatutako zorra, 183,82 milioikoa.
Noain (Nafarroa):
- 7,78 milioi euroko galerak izan zituen iaz.
- 2011ko diru sarrerak 2,29 milioikoak, gastuak 10,41 milioikoak.
- 69,73 milioiko aktiboa du.
- Pilatutako zorra, 120,46 milioikoa.
Hondarribia (Gipuzkoa):
- 6,60 milioi euroko galerak izan zituen iaz.
- 2011ko diru sarrerak 2,37 milioikoak, gastuak 7,85 milioikoak.
- 16,99 milioiko aktiboa du.
- Pilatutako zorra, 64,23 milioikoa.
Foronda (Araba):
- 10,24 milioi euroko galerak izan zituen iaz.
- 2011ko diru sarrerak 3,02 milioikoak, gastuak 14 milioikoak.
- 63,38 milioiko aktiboa du.
- Pilatutako zorra, 145,98 milioikoa.
Joan den urteko iraileko datu baten arabera, Miarritzekoak (Lapurdi) ere ez zuen galerarik.
Euskal Herrian Loiuk hartzen ditu bidaiarien hamarretik zazpi, beste bik Miarritzera jotzen dute, eta hamar bidaiaritik batek jotzen du beste hiru aireportuetara. Gainera, Noain, Hondarribi eta Forondako aireportuek bidaiarien ia erdiak galdu dituzte.
Bostak 150 kilometroko eremu batean daude.