Euskara

Hekimen: "Euskal hedabideek ezin dute murrizketa gehiago jasan"

Ahalegina eskatu die Eusko Legebiltzarrean 2015eko aurrekontuak eztabaidatzen ari diren talde politikoei murrizketen aurreko egoerara itzultzeko

Hekimen euskarazko komunikabideen elkartearen agerraldia Eusko Legebiltzarreko Kultura eta Euskara Batzordean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2014ko abenduaren 13a
07:44
Entzun

Euskal hedabideen elkarte Hekimenen batutako komunikabideek argi dute beste "norabide" bat hartu behar dutela Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideetara zuzentzen dituen diru laguntzek. Eskaera zehatza egin dute: 2008ko egoerara itzuli nahi dute. "Murrizketak hasi aurreko egoerara bueltatzeko", esan dute. Eta dirutan ere neurtu dute norabide aldaketa horrek ekarri beharko lukeena. "Milioi bat euroko diru laguntza beharko lukete hedabideek".

Oroitarazi dute euskararentzako aurrekontuek, eta, ondorioz, hedabideen finantziazio publikoak, beheranzko joera hartu dutela azken urteotan, eta ezin dela beherako bide horretan jarraitu. "Etorkizunera begira", finantziaziorari buruz "gogoeta sendo eta partekatua" egiteko prest daudela adierazi dute, lehendik hainbatetan argi utzi duten gisan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.