Euskara

Hekimenek eta Jaurlaritzak bilera sail bat hasi dute, sektorearen finantzaketa publikoa hobetzeko

Euskarazko hedabideen elkarteak "kezka" helarazi dio administrazioari, azken urteetan inbertsio publikoak sendotzera egin beharrean ahuldu egin direlako.

Hekimenen bilera Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
arantxa iraola
2015eko maiatzaren 11
09:06
Entzun

Apirilaren 28an egin zuten lehen bilera. Hedabideek proposatu zuten aztertu beharko litzatekeela hedabideen kostuen gaia. Ildo horretan, oroitarazi zuten euskarazko komunikabideetako gabezia handienetako bat direla langileen lan baldintza "prekarioak", erdaraz lan egiten duten kazetarien alboan, nabarmen eskasagoak. Eta langile talde handia dira: Hekimenek ordezkatzen dituen komunikabideetako 600 lagun inguru daude egoera horretan. Lan baldintza horiek dagokien mailara igotzeko zein bide egon daitezkeen aztertzen ari da Hekimen, eta, besteak beste, atzerriko hainbat ereduri erreparatu die. 

Oro har, hedabideen elkarteak garrantzitsutzat jo du bilera saila abiatu izana, argi baitu euskarazko hedabideen inguruan egiten diren inbertsio publikoak eraginkorragoak izateko ezinbestekoa dela lan eredu berri bat.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.