Jokin Zeberioren heriotza

Helegiteak aztertzeko bista egingo da gaur Gipuzkoako Auzitegian

Jokin Zeberioren heriotza argitzeko auzian emandako epaiaren kontra defentsak zein akusazio partikularrak helegiteak aurkeztu zituztela eta, horiek aztertzeko bista egingo da gaur Gipuzkoako Auzitegian. Alde bakoitzak aditu gisa aurkeztutako psikiatrek deklaratuko dute berrio, eta talde psikosozialeko kide batek ere bai. Jokin Zeberio nerabe hondarribitarrak bere buruaz beste egin zuela-eta haren zortzi adiskide, adingabeak guztiak, zigortu zituen Adingabeen Auzitegiak, Zeberiori tratu txarrak eman zizkiotela frogatutzat emanda. 18 hilabetez zaintzapeko askatasunean izatera zigortu zituen.

2005eko uztailaren 4a
16:41
Entzun
Nolanahi ere,Adingabeen Auzitegiak ez zituen zigortu lesio psikikoak eragiteagatik eta suizidiora bultzatzeagatik. Familia ordezkatzen duen akusazio partikularrak horregatik aurkeztu du helegitea: haren ustez, zortzi gazte horiek izan zirelako, zuzenean, Jokin Zeberiok bere buruaz beste egiteko erabakia hartzea bultzatu zutenak. Horregatik, adingabe horiek 3 urtez itxitako zentro batean egotera zigor ditzatela eskatzen du.

Defentsak, berriz, absoluzioa eskatzen du helegitearen bidez. Zortzi akusatuen abokatuek uste dute auzibidean babesgabe egon zirela gaztetxoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.