Istripua

Helikoptero bat erori da Oñatin, eta barruan zihoazen bi lagunak hil egin dira

Araotz parean izan da istripua, behe lainoaren ondorioz.

2007ko ekainaren 13a
16:59
Entzun
Seguruenik behe lainoaren ondorioz, helikoptero bat erori egin da gaur eguerdian Oñatin (Gipuzkoa), Araotz parean, Arantzazutik gertu. 13:00ak aldera aurkitu dute eta, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, barruan zihoazen bi lagunak hil egin dira (biak gizonezkoak; J.J.G. eta J.M.M.).

Helikopteroak Santandertik (Espainia) irten du goizeko hamarretan, eta Bilbon erregaia hartu du ondoren. Hamabiak aldera izan da istripua. Bilbotik Teruelera eta Alacantera joateko asmoa zuten.

Helipsa enpresa pribatuarena zen helikopteroa (Augusta Bell 212). Kantabriako Gobernuak enpresa hari alokatu egin zion maiatzaren 7an, aste batzuetarako, eta hildako bi lagunak Santanderrera joan ziren igandean, helikopteroa jaso eta gaur Alacantera itzultzeko.

Araotzeko bizilagun batek Euskadi Irratiari adierazi dioenez, "baxu samar" zela ikusi dute helikopteroa, eta "bi-hiru minutura danbateko bat entzun da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.