Helitt enpresak agindu du prezio baxuagoa izango dutela hegaldiek Hondarribian

Iberiaren monopolioa eten du enpresak: astean bi hegaldi jarriko ditu Bartzelonara eta Madrilera Hondarribitik

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
Iberiak Hondarribiko aireportuan (Gipuzkoa) zeukan monopolioa hautsi du Helitt enpresak. Bartzelonarako (Herrialde Katalanak) hegaldiak ematen hasi zen atzo, eta hilaren 20tik aurrera Madrilerakoak ere emango ditu. Iberiarenak baino prezio merkeagoak hitzeman ditu enpresako buruak, Abel Pizarrok: «Ez gaitu izutzen lehiak, ez prezioak jaisteak. Jaits baitaitezke. Aireportu horretako bidaiariek denbora asko daramate prezio gehiegizkoak jasaten. Guk jaitsiko ditugu».

Astean bina hegaldi izango dira: Bartzelonara, astearteetan eta ostegunetan, eta Madrilera, asteazkenetan eta ostiraletan. Goizean izango dira guztiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.