Elkarrizketa aurrerapena

"Hemen ezin da historia bat kontatu non irabazleak eta galtzaileak dauden"

Euskal Herrian norberak bere buruari exijitzeko unea dela iritzi dio Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak. Presoen Kolektiboaz, Egiaztatze batzordeaz, EAJren txosten politikoaz eta azaroaren 20ko hauteskundeetaz mintzatu du BERRIArekin, bihar argitaratuko den elkarrizketan.

2011ko urriaren 1a
16:11
Entzun

Bihar Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteari egindako elkarrizketa argitaratuko du BERRIAk. Hauek dira elkarrizketan esandakoetako batzuk:

"Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Gernikako Akordioa sinatzeak ziurtatu eta baieztatu egiten du bide bat".

"[Ezker abertzalearekin] Elkarlana posible izango da, amankomunean planteamendu partekatuak egin ahal izateko".

"Alderdi sozialistaren iritzia edo aurreiritziak aldatzeko EAJk lan bat egin du, eta jarraituko dugu egiten".

"Hemen ezin da historia bat kontatu non irabazleak eta galtzaileak dauden".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.