Bizkaiko Auzitegiak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, 2013an bere bikotekidearen alaba hiltzeagatik. Urrian izan zen hilketa, eta lau hilabetera zigortuak ihes egin zuen, baina beste lau hilabetera atxilotu zuten. Gizonaren bikotekideak lana egiten zuen bitartean hiltzailea zen haurraren zaintzaz arduratzen zena.
Epaileek hilketa delitua egiteagatik zigortu dute, eta arriskurik hartu gabe hil zuela ebatzi dute, jakinik, gainera, kolpatu zuenean haurra hil zezakeela. Haisiera batean haurra eskaileratan erori zela esan zuen gizonak, eta kolpe horien ondorioz hil zela. Epaiketan, berriz, atearekin jo zuela esan zuen, etxera sartzean.
Fiskalak, ordea, nahita hil egin zuela salatu zuen epaiketan. Epaian fiskalaren bertsioa bere egin dute epaileek, eta perituen azalpenetan oinarrituz, gizonak haurra eskuetan hartu eta paretaren kontra bitan jo zuela ebatzi dute. Haurraren amari 105.000 euro ordaintzera ere zigortu dute hiltzailea, eta haurraren aitari, 76.400 euro.