Hemingway omendu dute, Iruñean azkenekoz izan zenetik 50 urtera

2009ko uztailaren 9a
15:32
Entzun
Ernest Hemingway idazle estatubatuarra duela 50 urte egon zen azkenekoz Iruñeko sanferminetan eta data hori oroitu nahi izan dute gaur iruindarrek. 11:30ean ekin diote omenaldiari Hemingwayren estatuaren aurrean, zezen-plaza ondoan. Idazlearen biloba bertan izan da, baita Hemingwayen imitatzaileen lehiaketako irabazlea ere: Thomas Grizzard.

Yolanda Barcina Iruñeko alkateak adierazi du "Hemingwayk sanferminetan garai berri baten hasiera ekarri" zuela; izan ere, estatubatuarraren liburu batek munduan ezagutzera eman zituen Iruñeko jaiak. "1923an Hemingway Iruñera lehenengoz etorri zenean kanpotar gutxi etortzen zen sanferminetara, baina handik aurrera munduko txoko guztietako biztanleen presentzia etengabea izan da".

Alkateak idazle eta literatur Nobel Sariaren estatuari zapi gorria jarri dio lepoan, esker gisa. Erraldoien dantzak eman dio amaiera Hemigwayen omenaldiari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.