atxiloketak

Herenegun Lekeition atxilotutako lau gazteak aske utzi dituzte

Hamabostero epaitegian aurkezteko baldintza jarri diete Durangoko lau lagunei. Ertzaintzak atzeman zituen, edukiontziei su eman zietelakoan. Gazteek diote gezurra dela hori.

2009ko irailaren 10a
16:55
Entzun
Astearte goizean ertzainek Lekeition (Bizkaia) atxilotu zituzten Durangoko (Bizkaia) lau gazteak aske geratu dira gaur, epailearen aurretik pasatu ostean. Atxilotuen abokatuak Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza-ri jakinarazi dionez, hamabost egunero epaitegian aurkezteko baldintzagaz askatu dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esandakoaren arabera, herenegun edukiontziak erre zituzten lau haiek Lekeition, eta edukiontzi bati su ematen ari zirela harrapatu zituzten.

Defentsa abokatuak azaldu duenez, aldiz, gazteen deklarazioa bestelakoa izan da. "Gu parrandan joan ginen eta, etxera gindoazela, autoan sartu eta ertzainak zuzenean guregana etorri ziren. Ez dugu edukiontzirik erre", adierazi dute gazteek.

Igandean eta astelehen goizean istilu handiak izan ziren Lekeition ertzainen eta hainbat lagunen artean, eta poliziak zortzi lagun atzeman zituzten; horien libre geratu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.