Pauko Auzitegia Segiko hiru gazteen aurkako euroagindu eskaerak aztertzen ari zela-eta auzitegi kanpoan bilduta zeudela atxilotu zituzten bi gazteak aske utzi zituzten atzo arratsaldean. Txomin Catalogne eta Txomin Iriart-Urruti auzipetu egin dituzte, hala ere. Askatasunak jakinarazi duenez, Segiko kide diren bi gazteek auzia izango dute Paueko Epaitegi Korrekzionalean maiatzaren 5ean, polizia baten kontra armarekin bortizkeria larria erabiltzeagatik eta DNA proba egiteari uko egiteagatik.
Ikasleen protestak
Ikasleak ere gazte independentisten aurkako jazarpenaren aurkako protesta ugari egiten ari dira egunotan. EHUren Leioako campusean, 24 orduko itxialdia eta baraua eginda salatu dituzte Segiko kideen espetxeratzeak, besteak beste. Gasteizko campusean 55 lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo «gazte independentistei babesa emateko». Izpuruan itxialdia egin zuten, eta, gose greban dauden gazteei elkartasuna adierazteko, egun bateko baraua egingo dute hurrengo astean.
Donostian, Ibaetako campusean, berriz, bi eguneko itxialdia egin dute ikasleek presoek prozesuan parte hartzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko.
Herenegun Pauen atxilotu zituzten Segiko bi gazteak aske utzi dituzte
Gazteen aurkako jazarpena amai dadila eskatzeko hainbat mobilizazio egin dituzte unibertsitateetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu