Heriotza duinari buruzko legea Gorteetara igorri du Espainiako Gobernuak

Azken egunetan nola zaintzea nahi duten erabakitzeko eskubidea aitortzen die herritarrei

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak Gorteetara bidali du heriotza duinari buruzko lege proposamena. Estatuko Kontseiluak eta autonomiaerkidegoek esku artean dute proposamena, eta, horrela, eztabaidatua izan dadin azken urratsa egin du legeak. Leire Pajin Osasun ministroak legearen xedea gogorarazi du: «Helburua da gaixoak duintasunez eta ahalik eta gutxien sufrituz igarotzea geratzen zaizkion azken egunak».

Lege proposamenaren arabera, adin nagusiko edozein pertsonak eskubidea du hiltzera doanean jasoko dituen zaintza eta tratamenduei buruzko bere borondatea aldez aurretik azaltzeko, eta hori errespetatu egin beharko dute bai senideek bai osasuneko profesionalek. Denborarekin asmo horiek aldatzeko edo berritzeko eskubidea era ematen du. Halakorik egiten ez badute ere, jasoko duten zaintza eta tratamenduei buruzko informazio osoa izateko eskubidea izan beharko dute gaixoek, proposamenaren arabera.

Eutanasiaren aldeko taldeek denbora zeramaten lege bat eskatzen. Baina proposamenak ez ditu asebete, eutanasiaren legeztatzea ez delako aipatzen. Gainera, «elektoralistatzat» jo zuten, foru eta udal hauteskundeen aurretik aurkezteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.