Genero indarkeria

Hernaniko hilketa gaitzesteko, elkarretaratzera deitu dute gaur 20:00etan

Ustezko hiltzailea atzo arratsaldean atxilotu zuten. Indarkeriagatik aurrekariak zituen.

Berria.info
2011ko uztailaren 4a
13:15
Entzun

Gaur, 20:00etarako, atzoko hilketa gaitzesteko elkarretaratzera deitu dute Hernanin. Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu egin zuen kalean bikotekide ohia --55 urteko emakumea-- labankadaka hil zuen gizona. Lehenagotik ere genero indarkeriagatik aurrekariak zituen. 42 urte ditu.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, goizeko lehen orduetan hainbat dei jaso zituzten larrialdi zerbitzuetan, gizon bat bi emakumeri eraso egiten ari zitzaiela ohartaraziz. Izpizua kalean gertatu zen erasoa, eta Ertzaintza eta osasun zerbitzuak joan direnerako emakumea hilda zegoen. Alaba ospitalera eraman zuten.

Lekukoen arabera, gizona geratu izan ez balute, alaba ere hil egingo zukeen. Hilketa gertatu zen lekutik gertu labana bat aurkitu zuen Ertzaintzak, eta gizonak hiltzeko erabili zuena dela uste du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.