Hernanin (Gipuzkoa) neska-lagun ohiaren bikotekidea hiltzea egotzita epaitzen ari diren gizonaren lehengusuak adierazi du ustezko hiltzaileak aitortu ziola zuen xedebakarra beldurra ematea zela, eta uste zuela eskopetak segurtagailua jarrita zeukala.
Hilketa 2009ko maiatzean izan zen, eta astelehenean hasi zen epaiketa. Ustezko hiltzailea edanda edo drogatuta zegoela ukatu zuen lehengusuak, eta gogorarazi zuen berak esan ziola Poliziarengana joan eta dena kontatzeko.
Epaitutako gizonaren kartzelako psikologoak ere deklaratu zuen, eta nabarmendu zuen gizonak barne gatazka bat duela. «Hasiera batean haren asmoa bere burua hiltzea zen».
Hernaniko hiltzaileak uste zuen segurtagailua jarria zuela eskopetak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu