Politika

Hernaniko Udalari plaza baten izena aldatzeko eskatu dio Luesmak, etakide batena daukalako

2008ko martxoaren 18a
13:55
Entzun
Paulino Luesma Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak Hernaniko (Gipuzkoa) Udalari Jose Manuel Aristimuño Pana etakidearen deitura daraman plazari izena aldatzeko eskatu dio, eta haren omenez dauden plakak kentzeko ere bai.

Udalak hilabete barru eskakizun hori ez badauka beteta, Luesmak esan du parte sartuko duela. Horretaz gain, antzeko beste kasuak aztertuko dituela gaineratu du. Hernaniko Udalak 1982an hartu zuen izen hori jartzeko erabakia.

Jesus Velasco Zuazola zenaren senideak urte hasieran Luesmarengana zuzendu ziren, eta plaza horrekiko neurriak hartzeko eskatu zioten. Velasco miñoia izan zen eta ETAk hil egin zuen, 1980an; ustez, atentatu hartan parte hartu zuen Aristimuñok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.