A.E.F. donostiarra da trenak zanpatuta hil den gaztea. Donostiatik Gasteizko norabidean zihoan eskualdeko trenak harrapatu du; hain zuzen ere, tren horrek ez du Hernanin geldialdirik egiten.
Lekukoen arabera, trenbidean oinez zihoan gaztea trenak harrapatu duenean. Donostiako Patologia Forentseko Zerbitzura eraman dute gorpua, autopsia egin diezaioten.
Istripua
Hernanin 27 urteko donostiar bat hil da, trenak harrapatuta
Goizeko 7:10etan tren batek 27 urteko gizonezko bat harrapatu du Hernanin (Gipuzkoa), Karabeleko geltokitik hurbil. Lekukoen arabera, trenbidean oinez zihoan gaztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu