Asteartean Hernanin eta Urnietan atxilotu zituzten zortzi gazteetatik zazpi espetxeratzeko agindua eman du Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak: Asier Olano, Txaber Zabaleta, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi, Eki Oñate, Mikel Gartzia eta Jon Ezeiza. Iñigo Arzelairi, berriz, baldintzapeko askatasuna ezarri dio, 10.000 euroko fidantzarekin.
Atxiloaldiaren lehen unean torturaren aurkako protokoloa ezarri zitzaien arren (Espainiako Poliziaren operazioa izan zen), atxilotuek tratu txarrak salatu dituzte, eta deklarazioa sinatzera behartu zituztela salatu. Eguerdian epailearen aurretik pasa direnean, ordea, deklarazio horrek dioena ukatu dute.
"Azken hilabeteetan egin diren kale erasoekin zerikusia izatea" leporatu die Poliziak eta fiskalak, baita Segi gazte erakundeko kide izatea ere. Asteartetik inkomunikatuta izan dituzte eta, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak adierazi duenez, gaur inkomunikazioa altxatu diete eta konfiantzako abokatuarekin joan dira Garzonen aurrera.
Gasteizen ostegunean "terrorismoa goresteagatik" atxilotutako bi gazteetako bat ere libre utzi du epaileak baldintzapean; David Hernandezen astero joan beharko du sinatzera. Oier Urrutia, berriz, espetxeratzeko agindua eman du.
Atxiloketak
Hernanin atxilotutako zortzi gazteetatik zazpi kartzelaratu ditu Baltasar Garzonek
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak espetxeratu egin ditu asteartean Hernanin eta Urnietan atxilotu zituzten zortzi gazteetatik zazpi. Atxilotuek tratu txarrak salatu dituzte, eta epailearen aurrean aurretik sinatutako deklarazioa ukatu dute. Gasteizen atxilotutako bi gazteetatik bat ere espetxeratu du Garzonek; bestea baldintzapean utzi du aske.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu